![]() |
| “Zorra ekologiko”aren kontzeptua kanpo zorrarenarekin lotuta dago eta iparraldeak, ondoko gai hauen ondorioz, hegoaldeari zor dionaz hitzegiten du: herri industrializatuetako energi enpresa handiek eragiten dituzten ingurune-inpaktuak, enpresa hauek hegoaldeko herrietako baliabide naturaletan egiten duten espoliazioa eta iparraldeak sortutako hondakinak biltzeko hegoaldeko lurren erabilpena. Azken finean, Iparraldeko herriek hegoaldeko herrietan gauzatutako ustiapenaren ondorioz zor bat, zor ekologiko bat, bereganatu dutelaren ideia helarazi nahi da. Amazoniako Oihaneko herri indigenak gas eta petroleo enpresa handiegatik inbadituak ikusten dira, inguru-inpaktuak jasaten dituzte, ur eta lur kutsadurak, abere eta uzten suntsipenak, osasun arazoak bizilagunengan, gizarte eta kultura egituren desegiteak… Repsol-YPF, adibidez, 1994tik Bolibian ari da eta Ekuadorren, BBVAk eta Caja Madrilek finantziatutako petrolio-hodi baten eraikuntzan parte hartzen dabil. Jarduera guzti hauek iparraldeko biztanleriak ezagutu eta salatu egin behar ditu. Mintegi honen bidez “zor-ekologikoa”ren esanahian sakondu nahi dugu eta, era berean, iparraldeko eta hegoaldeko kasu konkretu batzuk ezagutarazi, toki hauetako biztanleek arazo hauei aurre egiteko erabiltzen dituzten moduak azpimarratzeaz ahaztu gabe. |
![]() |
El concepto de “deuda ecológica” está relacionado con el de deuda externa y hace referencia a lo que los países del norte deben a los del sur por cuestiones tales como: los impactos ambientales que causan las grandes empresas energéticas de los países industrializados, el expolio que éstas hacen de los recursos naturales de los países del sur y la utilización de sus tierras como depósito de los residuos que el norte acumula. En definitiva, se trata de transmitir la idea de que los países del norte en su conjunto también han adquirido una deuda, no financiera pero sí ecológica, por la explotación ejercida sobre el sur. |